Agenda
Atzealdea

AZAROAK 28, OSTEGUNA, ZINE KLUBA, LE NOUVEAU FILMA

Gatzaintxota eta FILAZPIT-en eskutik, Araman hasitako zine klub zikloko bigarren filma izango dugu ikusgai.
28 AZA

LE NOVEAU: SINOPSIA

JATORRIZKO IZENBURUA

LE NOUVEAU

URTEA

2015

ZUZENDARIA

Rudi Rosenberg

AKTOREAK

Rephaël Ghrenassia, Joshua Raccah, Géraldine Martineau, Guillaume Cloud Roussel, Johanna Lindstedt, Max Boublil, Eytan Chiche, Gabriel Nahum, Ismaël Mandile

HERRIALDEA

Frantzia

JATORRIZKO HIZKUNTZA

Frantsesa

IRAUPENA

80 min.

SINOPSIA

Benoit hamalau urteko mutikoak landa utzi du Parisera bizitzera joateko. Aurreneko eskola eguna uste baino zailagoa gertatuko zaio eta berehala bakartuta sentituko da. Egun batean, Johanna, suediar ikaskide berria helduko da eskolara eta hura arazorik gabe kuadrilla ezagunenean sartuko da. Benoitek, osabaren aholkuak jarraituz, ikaskide guztiak etxean antolatuko duen festara gonbidatuko ditu. Aukera paregabea izango da bere burua ezagutzera eman eta bide batez, Johannarengana gerturatzeko.

*7 urtetik gorakoentzat gomendatua