Agenda
Atzealdea

IRAILAK 12, LARUNBATA, PARTE-HARTZE SAIOAK

"Arama gara", partaidetza saioak izango dira Araman. Goizeko 10:30-13:30 bitartean, Aramako udaletxe aurrean elkartuko dira partaideak ondoren herriko gune ezberdinetan adin taldearen arabehera banatzeko. Adin guztietako herritarrentzat prestatu da Saioa. Aramak duen parte hartze erronkari nondik tira aztertuko da.
12 IRA

Aramak azken urte luzeetan izan duen erronka nagusietako bat izan da herritarren parte hartzea sustatzearena.

200 biztanleko herri txiki batean, ezinbestekoa ikusten dugu denon iritzia jasotzea eta denon artean biharko Arama eraikitzea.

Udal-talde ezberdin asko pasa dira udaletxetik azken hamarkadetan, eta betiko galdera izan da hauxe, zer gehiago egin dezakegu herritarren gehiengora iritsi ahal izateko?

Datorren larunbatean, Irailaren 12an, parte-hartze saio bat martxan jartzera goaz, Donostian egoitza duen Farapi kooperatibak zuzendurik, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Gure asmoa, adinaren arabera talde ezberdinetan bildu, eta herriko parte hartzearen inguruan solastea izango da. Herritar guztiak zaudete gonbidatuta, hasi haurretatik eta aiton-amonetara, denen iritzi eta ekarpenak dira baliozkoak eta beharrezkoak.

Ez dakigu prozesu honek gure etorkizuneko helburuak aseko ote dituen, baino zuen guztion kolaborazioa eskertuko genuke, saiakerak merezi duen uste osoa baitugu.

NOIZ: IRAILAK 12 LARUNBATA

NON: UDALETXE SARRERAN

ORDUTEGIA: 10.30-13.30

 

*OHARRA: Covid19-aren aurrean hartu beharreko segurtasun neurri guztiak bermatuko dira.

 

GAUR, ETA DENON ARTEAN,EGIN DEZAGUN BIHARKO ARAMA!