Agenda
Atzealdea

IRAILAK 27, FESTEN INGURUKO BILERA

Irailaren 27an, astelehena, arratsaldeko 18:30etan bilera Iriarte aretoan.
27 IRA

Iazko urtean, COVIDak eraginda 2020eko San Martin jaiak bertan behera geratu ziren. Aurtengoan egoera hobean gaudela dirudien arren, gaixotasunak gure artean dirau eta oraindik neurriak hartu eta kontuz ibiltzeko unean gaude.

Hau dena kontuan izanik, herritarrekin bilera egin nahi dugu, festen inguruko erabakiak denen artean hartzeko. Zerbait antolatu bai edo ez, antolatzen bada zer eta nola… Azken  finean, denok ditugun kezkak eta zalantzak azaleratu  eta erabakiak hartzeko.

 

 

EGUNA: IRAILAK 27, ASTELEHENA

ORDUA: 18:30etan

LEKUA: IRIARTE ARETOAN