Agenda
Atzealdea

OTSAILAK 3, ASTELEHENA, HERRI BATZARRA

Otsailaren 3an, astelehena, arratsaldeko 7etan Herri Batzarra egingo da Iriarte aretoan. Gaia, "Udalak Araman eraikitzeko asmoa dituen etxebizitzak"
3 OTS

Aramako udalak, Aramako 1. Sektoreko 1.1 exekuzio unitateko birpartzelazio proiektua idatzi du. Proiektu hau, aipaturiko eremu horretan,  aurrera begira etxebizitzak eraiki ahal izateko ezinbesteko dokumentua da.

Behin birpartzelazioa onartuta,  Aramako udalak, herritarrei Araman etxebizitzak eraikitzeari buruz dituen asmoak eta dauden aukeren inguruko azalpenak eman nahi dizkie.

Gaia interesekoa izango zaizulakoan, ondorengo batzarrean parte hartzera gonbidatzen zaitugu.