Agenda
24 ABE
Abenduaren 24ean, Igandea, Aramako plazatik abiatuta Gabon kantak abestuz ibiliko gara Aramako kale eta baserrietan zehar. Usarioari eutsiz, herritarrak pare hartzera deitzen ditugu.
22 ABE
Abenduak 22, ostirala, arratsaldeko 20:00etan Olentzero eta laguntzaileak etorriko dira Aramara gutunak jaso eta txokolate jatera.
30 ABE
Abenduaren 30ean, arratsaldeko 5:30etan Aramako Iriarte aretoan Txoborro magoaren emankizuna izango da.
20 AZA
Azaroak 20, arratsaldeko 7etan Iriarte aretoan Apaiz Etxearen erosketaren baitan emandako urratsen inguruan herritarrak informatzeko batzarra izango da.
19 AZA
Ohiturari jarraituz Aramako jubilatuek bazkaria izango dute Aramako Arrikutz elkartean. Egun eder bat pasatzea opa diegu.
3 AZA 12 AZA
Aramako San Martin jaien egitaraua.
27 URR
Idoia Apaolaza psikopedagogoaren eskutik ,"nola aurre egin eguneroko zailtasunei ikuspegi baikorraz" hitzaldia izango da arratsaldeko 7etan Aramako Iriarte aretoan.
21 URR
Itsasondo, Legorreta, Gaintza eta Aramako familiek elkarrekin ibilaldia egingo dute, Araman bazkaria eta jolasekin amaitzeko.
6 URR
Urriaren 6an, Ostirala, Udazken Kulturaleko ekitaldien barne, arratsaldeko 7etan Pintxo Lehiaketa izango da Arrikutz elkartean.
22 API
Azken urteetan Arama, Itsasondo eta Altzagako herritarrak elkarrekin egiten duten sagardotegira txangoa izango da.