Berriak
Atzealdea

ADI!! 2020/12/01 AUTOBUS ORDUTEGI BERRIA INDARREAN

Gogoratu linearen erabilera urria denez eskaera bidezko zerbitzua dela, 900 300 340 telefonora deitu behar da eskaera egiteko eta zerbitzuaren inguruko informazioa jasotzeko.

2020·11·27


Gipuzkoako Foru Aldunditik jasotako idatzian adierazten digutenez, eskaripeko zerbitzuen erabilera eskasak egungo zerbitzu-eskaintza birplanteatzea eragin du.

Ondorioz, eskualdean eskaintzen diren Lurraldebusen hainbat lineatan aldaketa batzuk egitea erabaki da. Zerbitzu-eskaintza berria datorren abenduaren 1etik aurrera jarriko da indarrean.

Datozen sei hilabeteetan, aldaketek emandako emaitzak aztertuko dira egokitzapen gehiago behar diren erabakitzeko.