ARAMAKO TOKI ALAI TABERNA ERRENTAN EMATEKO LEHIAKETA
2018·02·15
2018ko urtarrilaren 24ean egindako bileran Udal Plenoak Aramako Toki alai taberna errentan ematea esleitzeko lehiaketa irekia deitzea eta lehiaketa arautuko duten baldintza plegua onartzea erabaki zuen.
Hemen diztuzue pleguak eskuragarri.
Aldi berean lehiaketa publikoa iragartzen da, halare lizitazioa eten egingo da, beharrezkoa bada, pleguen aurkako erreklamaziorik agertuz gero.
Adierazi, interesdun ororentzat baldintza pleguak Udal bulegoan ditugula, beraien ezagutza izan dezaten.
1. Kontratuaren xedea.
Aramako Udalaren Toki alai taberna, Toki Alai etxeko behe solairuan kokatzen dena errentan ematea.
2. Kontratuaren iraupena.
Hiru urtetarako.
3. Prezioa.
Hileko errenta 415 euro BEZ gabe.
4. Fidantza.
Behin behinekoa 100 euro.
Behin betikoa bihileko errentaren prezio berekoa dirutan eta 3.600 eurotako bermea.
5. Dokumentazioa eta informazioa eskuratu.
Aramako Udaletxean 943.880.739 - 943.881.170 telefonora deituz, goizeko 9etatik 1etara.
6. Eskaerak aurkezteko epea eta lekua.
a) Aramako Udaletxean 15 eguneko epean iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontaturik.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Baldintza pleguan agertzen dena.
c) Aurkeztu behar den lekua: Aramako udaletxean bulego orduetan.