Berriak
Atzealdea

ARAMAKO TOKI ALAI TABERNA ERRENTAN EMATEKO LEHIAKETA

Martxoaren 6an amaitzen da, eskaeran aurkezteko epea

2018·02·15


2018ko urtarrilaren 24ean egindako bileran Udal Plenoak Aramako Toki alai taberna errentan ematea eslei­tzeko lehiaketa irekia dei­tzea eta lehiaketa arautuko duten baldin­tza plegua onar­tzea erabaki zuen.

Hemen diztuzue pleguak eskuragarri.

Aldi berean lehiaketa publikoa iragar­tzen da, halare lizitazioa eten egingo da, beharrezkoa bada, pleguen aurkako erreklamaziorik agertuz gero.

Adierazi, interesdun ororen­tzat baldin­tza pleguak Udal bulegoan ditugula, beraien ezagu­tza izan dezaten.      

 

1.  Kontratuaren xedea.

Aramako Udalaren Toki alai taberna, Toki Alai ­etxeko behe solairuan koka­tzen dena errentan ematea.

2.  Kontratuaren iraupena.

Hiru urtetarako.

3.  Prezioa.

Hileko errenta 415 euro BEZ gabe.

4.  Fidan­tza.

Behin behinekoa 100 euro.

Behin betikoa bihileko errentaren prezio berekoa dirutan eta 3.600 eurotako bermea.

5.  Dokumentazioa eta informazioa eskuratu.

Aramako Udale­txean 943.880.739 - 943.881.170 telefonora deituz, goizeko 9etatik 1etara.

6.  Eskaerak aurkezteko epea eta lekua.

a)  Aramako Udale­txean 15 eguneko epean iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tzen den egunaren biharamunetik aurrera kontaturik.

b)  Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Baldin­tza pleguan ager­tzen dena.

c)  Aurkeztu behar den lekua: Aramako udale­txean bulego orduetan.