Berriak
Atzealdea

Aramako Uda kanpaina 2021

2021. urtean ekainean eta uztailean izango dugun osasun egoera zehatza zein den ez badakigu ere, Aramako Udalak Uda Kanpaina prestaketa lanetan hastea erabaki du. Gure asmoa, egoerak ahalbidetzen badu uda kanpaina burutzea da.

2021·04·23


2020.urtean COVID 19ak eragindako osasun egoerak eraginda Aramako udalak, uda kanpaina bertan behera uztea erabaki zuen.

2021. urtean ekainean eta uztailean izango dugun osasun egoera zehatza zein den ez badakigu ere, Aramako Udalak Uda Kanpaina prestaketa lanetan hastea erabaki du. Gure asmoa, egoerak ahalbidetzen badu uda kanpaina burutzea da.

Oraindik zehazki taldekatzeak eta talde burbuilak legez nolakoak izan beharko duten ez badakigu ere, ideia bat egin eta antolatzen joateko jakin nahiko genuke herriko zenbat haurrek izango luketen uda kanpainan parte hartzeko asmoa.

Honetagaitik zure asmoen berri izateko aurre izen emate epe bat irekitzen dugu. Badakigu bizi garen une aldakor honetan aldaketak edozein unetan izan daitezkela bai haurren aldetik, bai eta udalekuen antolakuntzari dagokionean, baina norbaitetik hasi beharra daukagu.

INFORMAZIO PRAKTIKOA

  • Parte hartzeko adina: 3 urtetik 12 urtera

  • < >Ekainaren 21etik, uztailaren 16ra< >9:00etatik 10:00etara zaintza zerbitzua, 10:00-13:00 udalekuak

    Izen ematea: Apiralaren 26tik Maiatzaren 7ra bitarte (biak barne).

  • < >Haurra Araman erroldatuta egotea edo haurraren gurasoetako bat behintzat Araman erroldatua izatea. 

     

    Orriaren atzealdean topatuko duzun orria bete eta udaletxera ekarri dezakezu (astelehenetik-ostiralera, 11:00tik 14:00etara), udaletxeko buzoian sartu dezakezu edo udala@arama.eus helbidera bidali dezakezu.

    Haurrera begira, informazio gehiago dugunean eta datak gerturatzen diren heinean gurasoekin bilera bat egiteko asmoa daukagu, dugun informazioa elkarbanatu  eta sortu daitezkeen zalantza eta galderei erantzuteko.