Berriak
Atzealdea

Aramako udalak 1931. urtean errepublika aldarrikatu zueneko proklama birgogoratzeko ekitaldia

1
Gure Esku Dago lantaldeak antolaturiko Goierriko 300 hautetsi baino gehiago elkartu ziren eta akta sinatu

2016·02·05


2016ko apirilaren 16a, Araman data esanguratsu modura ezagutuko da. Artxiboan gorderik geratu dira, egun horretan, bertan elkartu ziren 300 baino gehiago hautetsi Goierritarrek sinaturiko aktak.
Goierriko Gure Esku dago lantaldeak antolatu zuen ekitaldia, Elkarrekin prozesuaren barnean. Ekitaldi honetan, 1931ko egun berean, Aramako udal korporazioak, aho batez, Euskal Herriaren autodeterminazioa eskubidearen gauzatze moduan, Euskal Errepublika aldarrikatu zueneko proclama birgogoratu zuten, aldarriak gaur egun bizirik diharduela argi utziaz. Aldi berean, ekainean ospatuko den galdeketan parte hartzeko eskaera egin zieten Goierritar guztiei.
Egun borobila eta argazki historikoa Aramaren historirako.
Hemendik, Arama-Altzagako Gure Esku Dago lantaldeari, eta orokorrean Goierrikoari, zoriondu, eta eskertu, landu zuten ekitaldi borobila dela eta, eta beraien lanari gure miresmena adierazi.
1