Berriak
Atzealdea
ARAMAKO UDALAK, 6 HILABETERAKO ENPRESA ZIENTZIETAN LIZENTZIATUA, KONTRATATUKO DU
Lanbiden urriaren 13tik 27ra bitartean, izena ematea ezinbestekoa da,
2020·10·14
Aramako Udalak, Lanbidek dituen enplegua sustatzeko diru-laguntzen baitan Teknikari Koordinatzaile bat bat kontratatuko du 6 hilabeterako lanaldi osoan. Kontratua Aramako udalaren izenean egingo bada ere, berez eskualde mailako lanpostua da.
Lanbide honetarako, ADE edo Enpresa Zientzietan diplomatua edo gradu edo lizentziatura edo Enpresetako goi mailako teknikaria ikasketak eskatuko dira. EGA edo baliokidea izatea ere ezinbestekoa izango da.
Enplegu honetan interesa duenak Lanbiden izena eman behar du Urriaren 13tik 27ra bitarte. Langilearen aukeraketa Lanbidek eta diru-laguntzen oinarriak ezarritako baldintzen baitan burutuko da.