IRAILAEAN PILATES ETA GAP/ZUNBA IKASTAROAK HASIKO DIRA
2021·08·31
Iazko urtean COVID19ak eraginda bertan behera geratu zen Aramako gimnasia ikastaroa. Aurten momentu honetako egoera ikusita, ikastaroei ekiteko erabakia hartu dugu, beti legeak ezarritako aforo eta neurriak betez eta osasun egoerak ahalbidetzen duen neurrian. “GAP/ Body trainning” eta “Pilates” ikastaroak eskainiko ditugu aurten.
Hauek dira egunak eta ordutegiak:
-
ZUNBA/GAP/ Body trainning: ASTELEHEN ETA ASTEAZKENETAN 20:00etatik 21:00etara
-
PILATES: ASTEARTE ETA OSTEGUNETAN19:30etatik 20:30etara.
Ikastaroaren prezioa 25€ da hilabeteko.
Izena emateko orduan 6 hilabeteko konpromezua eskatzen zaie partaideei.
Ikastaroei Irailean 20 eta 21ean eman nahi diegu hasiera, baina horretarako ezinbestekoa zaigu taldeak osatuko diren jakitea.
Ikastaroetan parte hartu nahi duenak, atzean duzuen orria bete eta udaletxeko buzoian sartu behar du lehen bai lehen edo telefono hauetako batetara deitu behar du 943 880739 edo 94388117. Izen emate azken eguna Irailaren 13a.