Berriak
Atzealdea

ORGANIKO POLTSAK ESKURATZEKO OHARRA

Organikoko poltsak ondorengo lekuetan eskuratu ahal izango dituzu

2020·07·28


COVID-19 pandemiaren ondorioz Itsasondoko anbulategian atezain automatikoa jarri da eta txanda hartutakoek kanpoan itxoin beharra daukate, barrutik atea ireki arte.

Horregatik, eta barruko itxaron gela itxita mantentzen den aldian, kanpoko aterpea erabiltzeko moduan jartzea eskatu zen,  eta horregatik bertan kokaturik zegoen organikoaren poltsak banatzeko makina kentzea erabaki zen.

Aurrerantzean poltsak lortu ahal izango dira honako era hauetakoren batean:

  • Goierriko beste herrietan kokaturik dauden poltsak banatzeko makinetan ( Ordizian, udaletxe azpian aurkitu duzue gertuenekoa).

  • Udaletxeko sarreran jarriko dira ale batzuk, behartzen zaratenean bertatik hartzeko.

  • Udaletxean bulego orduetan ere hartu ahal izango da.