Berriak
Atzealdea
Talo jana Arrikutz elkartean

Urtarrilaren 13an burutu genuen talo jana Arrikutz elkartean
2016·02·05
Kanpoan egiten zuen giroak barruan goxo egoteko aukera paregabea eman zuen Urtarrilaren 13an Arrikutz elkartean burutu zen Talo Janak. Ta jendeak ere horrela erantzun zuen, modu bikainean.
Batetik bertaratutakoek taloak nola egin ikasi eta saiatzeko aukera izan zuten, maila goreneko irakasleak izan zituzten horretarako. Ta taloak egitera animatu ez zirenak dastatzera parada ez zuten galdu. Primerakoak omen zeuden.