Eduki publikatzailea
Atzealdea

Ekain kulturala 2021

Kultur programazioan COVIDak eragindako tartearen ondoren, hainbat ekintza programatu ditugu ekainean, beti ere segurtasun neurri guztiak hartuaz.

2021·05·31


*EKAINAK 1 ASTEARTEA:   ARAMAKO MUSIKA IKASLEEN KONTZERTUA

18.30k aldera frontoian 

Eneko Dorronsorok kurtsoan zehar izan dituen ikasleen kontzertua

 

*EKAINAK 6 IGANDEA:   ENEKO DORRONSORO ETA FREDI PELAEZ

18.00etan parkean

Aurrez erreserba egitea beharrezkoa da, seguratasun neurriak eta antolakuntza bideratzeko (whatsapp bidez Imanol: 627191782 edo Ana: 626523064)

 

*EKAINAK 7-13 ASTEARTEA:   ERRETRATU NOMADA

Eli eta Carlos argazkilariak herrian izango ditugu aste guztian zehar  beraien furgonetarekin, herritar guztien erretratuak hartzeko helburuarekin. Erretratu hauekin, oroimenerako eta herriaren ondarerako geratuko den artxiboa sortuko da.

 

*EKAINAK 23:   SAN JUAN SUA

20.00tan ohiko lekuan

Sua piztu ondoren, mokadutxoa prestatuko da Toki Alai tabernako plazan, mahaietan banatuta.

 

*EKAINAK 25:   BETZAIDA IPUIN KONTALARIA

19.00tan parkean

Ikusleek beraien toaila edo zapia eramatea gomendatzen da, antolakuntza eta segurtasun neurriak errezteko.