Eduki publikatzailea
Atzealdea

UZTAILAK 13, JUBILATU BIDAIA

Uztailaren 13an, larunbata, jubilatu bidaia izango dugu. Hauek dira txangoaren nondik norakoak:
13 UZT

Goizeko 10etan Autobusa Altzagatik abiatu eta Aramako lagunak hartuko ditu.

Ondoren Astigarragako sagardoaren etxea museora bisita izango dugu.

Bazkaria Oiartzungo Tolare jatetxean izango da, arratsaldean inguruak bisitatzeko aukera izango ditugularik.

Izen ematea ekainaren 25a aurretik udaletxeko buzoian.