Agenda

11 OTS
Badator KORRIKA! Aurtengoa 24. edizioa dugu eta batzordea osatu dugu Arama, Altzaga eta Itsasondoko udalak.
26 API
Aurten ere, Aramako ekoizleen lana haintzat hartu nahi dugu.
16 URT
Gernika-Palestina elkartea Araman izango da urtarrilaren 16an, eta bere ordezkariak beren jardunari eta Palestinako egoerari buruz mintzatuko zaizkigu. Ekitaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da Iriarte Aretoan. Gabonetan kantu-eskean bildutako diruaren entrega egingo zaie.
24 ABE
Abenduaren 24an, urteroko legez, kantu-eskea egingo dugu herrian zehar goizeko 9:00etan hasita. Aurtengoan eskean jasotako dirua Palestinara bideratuko da, Gernika-Palestina elkartearen bitartez.
23 ABE
Aurtengoan ere Olentzero eta Mari Domingiren etorrera izango dugu herrian abenduaren 23an.
20 AZA
San Martin jaiak pasa diren honetan, herritarrekin jaien balorazio bilera bat egin nahi dugu. 19:00etan Iriarte aretoan elkartuko gara.
06 AZA 11 AZA
San Martin Jaiak ospatuko ditugu azaroaren 6tik 11ra bitartean.
14 AZA
Lazkaoko Beneditarren Fundaziora bisita egingo dugu; aurretik izena eman beharko da: 943888781 edo lbf@lbf.eus.
31 URR
Jon Plazaolaren bakarrizketa izando dugu urriaren 31n, 18:30ean, Iriarte Aretoan DOAN.
16 URR
"Treba gurasoak" programaren barruan, Mireia Centeno hizlaria izango dugu.
16 URR
"Anai- arreben arteko gatazkak nola kudeatu? " izango dugu hizpide. Mireia Centeno izango da hizlaria.
11 UZT
Uztailaren 11n izango da, 20:00etan.
07 AZA
Begirada kritikoa lantzeko bi saio egingo dira nerabeekin.
08 URR
Komunikazioa familian izango dugu hizpide.
17 URR
Begirada kritikoa lantzeko bi saio egingo dira nerabeekin.
10 URR
Urriaren 10ean bertso afaria izango dugu Arrikutz elkartean (30€). Izen-emateko 619 59 03 80 telefonoan.
28 EKA
Ekainaren 28an izango da irteera. Nafarrora joango dira aurten, Altzagako jubilatuekin batera. Izen ematea udaletxean edo izen emate orria betez eta buzoira botaz.
05 OTS
Ekainaren 28an izango da. Nafarrora joango dira aurten. Izen ematea udaletxean edo izen emate fitxa bete eta buzoira botaz.
18 MAI
Ibareseko Errotak bisita gidatuak eskainiko dizkigu eta Aramako Udalak talo tailerra antolatu du. Bi ekintzetan parte hartzeko izena eman behar da.
23 MAI
Maiatzaren 23an, garagardo mota ugari egongo da dastatzeko. Pintxoak ere egongo dira salgai.