Berriak
HERRIGUNEKO TRAFIKO NORANTZA ALDATU DA 2026·03·27
IRISGARRITASUNA HOBETZEKO LANAK AMAITZEAR
Eliza atzeko kalean plataforma bakarra sortu da oinezkoei lehentasuna emateko eta trafikoa berrantolatzeko. Lanak burutzeko 2024ko EREIN programako laguntza jaso du udalak, Europar Batasuna kofinantzatua.
GAP ETA PILATES IKASTAROAK 2026·09·01
Irailaren 9ra arte eman daiteke izena GAP eta Pilates ikastaroetan; saioak irailaren 14an hasiko dira.
Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izango da 2026·07·03
Aramako Udalak deialdia egin du udalerrian biodibertsitatea zaindu eta areagotzeko ekimenak sustatzeko lur-sailak erosteko.
UDALAK EZ DU ESKAINTZARIK JASO 2026·06·30
TOKI-ALAI HERRI OSTATUAREN LIZITAZIOA HUTSIK GERATU DA
Bigarrenez Toki-Alai herri ostatuaren lizitazioa hutsik geratu da. Udalak ostatuaren etorkizuna bermatzeko lanean jarraitzen du.
AEK-ren aurrematrikula epea ZABALIK 2026·06·17
Euskara ikasteko aurrematrikula epea zabaldu du AEK-k datorren ikasturterako.
ALTZAGA ETA ARAMAKO JUBILATUEN URTEROKO BIDAIA 2026·06·17
JUBILATUEN IRTEERA ARANTZAZURA
Oñatin hamaiketakoa egin, Santutegia bisitatu eta Goiko Bentan bazkalduko dute.
Arkitekto lanposturako hautaketa-prozesua martxan 2026·06·08
LAN ESKAINTZA: ARKITEKTOA (% 20ko jardunaldia)
Aramako Udalak %20ko lanaldiko arkitekto lanpostua betetzeko hautaketa-prozesua abiarazi du. Izena emateko epea zabalik dago Lanbiden.
ESKAINTZAK AURKEZTEKO AZKEN EGUNA: EKAINAK 26 2026·06·07
TOKI-ALAI OSTATUA ESLEITZEKO LIZITAZIOA ZABALIK
Aramako Udalak Toki-Alai herri ostatuaren kudeaketa eta ustiapena esleitzeko lizitazio-prozedura jarri du martxan. Interesdunek baldintza-agiriak kontsultatu eta beren eskaintzak aurkezteko aukera izango dute ezarritako epean.
Udalhitz lan hitzarmenaren hobekuntza eskatzeko 2026·05·13
GREBA: MAIATZAREN 14AN UDALETXEA ITXITA
Maiatzaren 14an deitutako greba deialdiarekin bat egingo dute udal-langileek, beraz, udaletxea itxita egongo da.
Udalhitz lan hitzarmenaren hobekuntza eskatzeko 2026·06·03
GREBA: EKAINAREN 4AN UDALETXEA ITXITA
Ekainaren 4an deitutako greba deialdiarekin bat egingo dute udal-langileek, beraz, udaletxea itxita egongo da.






