Berriak
Atzealdea 2019KO UDAL HAUTESKUNDETARAKO HAUTAGAIAK PROPOSATZEKO DEIALDIA
2018·12·10
I2019ko maiatzaren 26an udal hauteskundeak burutuko dira. Hauteskunde hauek gaitzat hartuz, Irailaren 20 ean egindako Herri Batzarrera bertaratutakoak ahobatez, hauteskunde hauetara herritar talde bat aurkeztearen garrantzia azpimarratu eta hautaketa prozesua erabaki zen.
Bertan erabakitakoa betez, Abenduaren 13tik, abenduaren 21 arte, epe bat zabalduko da, non 2019ko maiatzaren 26an, 18 urteak beteak dituztenek egoki derizkion 5 hautagai proposatzeko aukera izango duten. Aldi berean hautagai bolondresak aurkezteko epea ere zabalduko da, honetarako epea urtarrilaren 5ean amaituko da.
Udaletxean proposamenak egiteko ordutegia honakoa izango da:
Abenduak 13: Goizeko 11:00/13:00
Abenduak 14: Goizeko 11:00/13:00
Abenduak 15: Goizeko 11:00/13:00 eta 15:00/17:00
Abenduak 17: Goizeko 11:00/13:00
Abenduak 18: Goizeko 11:00/13:00
Abenduak 19: Goizeko 11:00/13:00
Abenduak 20: Goizeko 11:00/13:00
Abenduak 21: Goizeko 11:00/13:00