Berriak

BIZIOLA AZOKA

bertan oinarrizko saskia osatzeko elikagaiak egongo dira salgai (gehienbat ekologikoak): esnekiak, ogia, fruta, barazkiak, pasta, kontserbak, edariak, olioa...

2023·10·17


Biziola kooperatibatik lanean ari gara herritarrei bertako eta era jasangarrian ekoiztutako produktuak eskaintzeko. Bide horretan mugarri izan zen urtarrilean  Lazkaoko dendaren irekiera.

Hala ere gure helburua argia da, Goierriko ahalik eta txoko gehienetara iristea. Hori egi bihurtzeko ekimen bat abiatu genuen, Biziola Azoka. Gaur egun Ataun, Gabiri, Segura eta Mutiloara iristen gara gure produktuekin.

 Azoka ibiltari hau asteazkenetan Aramara eramango dugu  (17:00/17:30 Iriarte aretoko arkupeak) eta bertan oinarrizko saskia osatzeko elikagaiak egongo dira salgai (gehienbat ekologikoak):  esnekiak, ogia, fruta, barazkiak, pasta, kontserbak, edariak, olioa...

Postu honen inguruko informazioa jaso eta asteroko martxaren berri izan nahi baduzu batu sortu dugun Whatsapp difusio taldera

https://chat.whatsapp.com/Ko7u7Q4K44xFsNnRhstvCx