Berriak

Atzealdea Festetako herri bazkariko tiketak salgai

Aguraingo catering enpresak emango du.

2022·10·14


HERRI BAZKARIRAKO TIKETEN SALMENTA


Festetako egitaraua, datorren asteetan jasoko duzuen arren, asteburuan jada herri-bazkarirako tiketak salgai jarriko ditugu.
Aurten ere, azken 2 herri-bazkarietan bezala, Aguraingo catering enpresa batek emango digu zerbitzua.
Helduen menua 30 €-koa izango da, eta umeena, berriz, 14 €-koa.

Arropa berria frogatzeko aukerarekin batera, herri bazkariko tiketak erosteko aukera izango da egun eta ordu hauetan:

Urriak 20 osteguna (haur-txokoan):  18.30-20.00

Urriak 21 ostirala (Iriarte aretoan):   18.30-20.00

Urriak 22 larunbata (Iriarte aretoan): 11.00-13.00

Urriak 23 igandea (Iriarte aretoan):   11.00-13.00